Orain 70 urte, 1939ko azaroak 8an, Johan Georg Elser komunistak, II. Gerra mundiala eta inperio nazionalsozialistarekin bukatzeko asmoz, Reicharen buru eta kantzilerra zen Adolf Hitler hiltzen saiatu zen. Urtero bezala, 1923ko kolpe faxistaren urteurrenaren bezperatan, “mugimenduaren borroka urteak”eko naziak batu egin ziren Municheko Bürgerbräukeller garagardotegian. Urte baten bitartean Elserrek bere atentatua prestatu zuen, 30 gauetan zehar 2000 pertsoan kabitzen ziren Rosenheim kaleko garagardotegian egon zen erlojuzko lehergailua ipintzeko. Txiripa hutsagaitik Hitler eta hain beste nazi gehiago eztanda gertatu baino minutu batzu arinago irten ziren leporaino beteta zegoen aretotik. Lehergailua prestatua zegoen ordu berberean lehertu zen aretoaren zapaia jausiaraziz, hizlariaren atrilaren alboan.
Nazionalsozialismoaren aurkako erresistentziaren historioan motibazio desberdinetako atentatuak izan ziren Hitlerren aurka. Ezagunena Claus Shenk Graf von Stauffenbergena, 1944ko uztailaren 20an burutua. Elserrek II. Gerra mundiala ekiditea helburu bezala zuen bitartean, Stauffenbergen inguruan biltzen ziren Wehrmachteko ofizial militar antidemokratikoek porrot militarra saihestu nahi zuten eta nazionalsozialismoaren ordez diktadura militar bat ezarri. Esanguratsua da alemaniar oroimen ofizialeko politikak kolpe militar hura izatea bere gogoen ardatza eta ez behetik eragindako erresistentzia. Gainera, uztailak 20a erabiltzen da nortasuna sortzen duen tradizio bat goraipatzeko: prusiar militarismotik hasita, Wehrmachteko soldadu politikoak, gaur egungo ejertzito alemaniarraren soldaduen juramentuetaraino. Gu, ordea, Weimar errepublikako erresistentzia antifaxistaz gogoratzen gara eta urteurrena honetan Georg Elser Ekintza Antifaxistako ekintzaile bezala.
Weimar errepublikako Ekintza Antifaxista faxismo naziaren aurka Alderdi Komunistak sortutako fronte bateratua zen. Guretzako autonomo libertario bezala, Ekintza Antifaxista, Laguntza Gorria bezela, garai hartakoa ere, adibide historikoak dira, erakunde biak elkartasunezkoak eta bateratzaileak direlako. Laguntza Gorriak tokian tokikoko egitura federalaren bitartez laguntza judiziala antolatzen zuen bitartean gaur egungo Ekintza Antifaxistak ezker arradikal taldeen sare bat bezala antolatua da ekintza zuzenaz helburu bezala. Soilik errepresioaren aurkako defentsa eta nazien aurkako babesa sortzen ditu politika iraultzaile baten oinarriak. Iraultzaren idealak dezberdinak izan arren, autonomo antifaxisten mugimenduari estatuaren eta kapitalismoaren aurkako borrokak batzen gaitu. Errepresio garai hauetan ultraeskuinaren aurka ekiten diogu baliabide subersiboen bitartez iraultzaren alde. Kapitalismoa ez da historiaren amaiera.
Gure garaia helduko da.
Autonome Antifa Freiburg